PANOLI KABARETA
“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”
OHARRA: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten PANOLI KABARETAri.
PANOLI KABARETA COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (Jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikuslego guztientzat eta bereziki pertsonentzat.






Kale ikuskizuna
Testu gabe
45’
Publiko guztiak

Antzezpena: Gorka Ganso & Cecilia Paganini
Zuzendaritza: Gorka Ganso
Banaketa: PORTAL71